+ Ireki Kontrol-panela, klikatu Sarea eta Internet ataleko Aukeratu etxeko
+ taldea eta partekatzeko aukerak eta klikatu Aldatu partekatzeko aukera
+ aurreratuak. Gaitu fitxategiak eta inprimagailua partekatzeko ezaugarria.
+
+
+
+ Partekatzeko ezarpen aurreratu gehiago konfigura ditzakezu.
+
+ Adibidez, zure sare lokaleko gailu guztietaz fidatzen bazara fitxategiak
+ pasahitzik gabe atzitzea gaitu dezakezu. Fitxategiak eta inprimagailuak
+ partekatzea gaituta badaude, fitxategi-arakatzailea edo Windows
+ arakatzailea ireki dezakezu, eskuin klik egin partekatu nahi duzun
+ karpetan eta hautatu Propietateak.
+
+ Klikatu Partekatu botoia eta karpetan sarean eskuragarri jarri.
+
+
+
+ Ezaugarri honek fitxategiak sare lokalean eskuragarri jartzen ditu,
+ horretarako zure PCak eta gailu mugikorrek sare lokal berean egon behar
+ dute. Ezin duzu partekatutako Windows karpeta bat Internet-en zehar atzitu
+ edo zure mugikorra datu mugikorretara konektatuta dagoenean — Wi-Fira
+ konektatuta egon behar du.
+
+
+
+ Ireki komando-gonbita. Idatzi "ipconfig" eta sakatu Enter. Ikusi
+ zein den Default Gateway zure sare-moldagailuaren azpian zure
+ bideratzailearen IP helbidea jakiteko. Begiratu "IPv4 Address"
+ moldagailu beraren azpian zure ordenagailuaren IP helbidea jakiteko.
+
+
+